Disonancias

ES | EU | CA | EN

Oraintsuko ikerketak

DISONANCIAS 2008/09 Catalunya

Imagen

DISONANCIAS Catalunya 2008/09 edizioak lau ikerketa proiektu biltzen ditu, eta proiektu horiek 2008ko urtarrila eta 2009ko urria bitartean garatuko dira. Bederatzi hilabetetako elkarlanean parte hartzen duten erakundeek definitutako kontzeptuan eta artistek aurkeztutako aurre-proiektuan oinarrituriko prototipoa, prozedura edo ideia garatuko da.

Garatutako proiektuen emaitzak ezagutu.

Parte hartzen duten erakunde motak

DISONANCIAS Catalunya-ren laugarren edizioan parte hartzen dute:

Bi enpresa teknologiko: GTD Ingeniería de Sistemas y Software eta Eidola (soluzio teknologiko multimedialen ikerketa eta produkzioa).

Esklusiboki ikerketa eta garapenera dedikatzen den konpainia bat, esaterako, Telefónica I+D.

Komunikazio-talde publiko bat, TV3.

Ikerketa eremuak

Teknologiaren aplikazioarekin lotutako ikerketak

  • Planetak esploratzeko etorkizunean gidatutako misioetan ezagutza handituaren eremuan paradigma berriak (GTD).
  • Aplikazio anitzeko multitouch prototipo bat garatzea (Eidola).

Sormen-inguruneen garapenarekin lotutako ikerketak

  • Lan dinamika eta ingurune berriak (Telefónica i+g).
  • Sormen-dinamikak irudi-sailean (TV3).  

Emaitzak ustiatzeko moduak

Parte hartzen duen enpresa eta erakunde bakoitzak emaitzak ustiatzeko aukera legaletako bat aukeratzen du. Emaitzak ustiatzeko hiru modu daude:

  • A Modua - Irabazi asmorik gabeko proiektuentzat egokia, copyleft-en oinarritutako eredua proposatzen duelako.
  • B, C, D Moduak - Merkataritza-proiektuentzat pentsatuak, artistarentzat ordainketa gehigarria proposatzen du ikerketako emaitzen ustiapen kasuetarako.

Emaitzak ustiatzeko moduak

Ikerketak

erakundea GTD Ingeniería de Sistemas y Software Artista Mo Y

Laguntzaile edo e-partner bat sortzea, adimen artifizialeko tekniketan eta errealitate handituan oinarriturik, astronautak planetak esploratzeko etorkizuneko tripulatutako misioetan gidatzeko gai izango litzatekeena adituak ez diren materien interpretazioan, hala nola, ingeniaritza, medikuntza edo psikologia, gerta daitezkeen krisi egoeretan laguntza eskaintzeko helburuarekin.

erakundea Telefónica I+D Artista Carme Romero

Lan-dinamika eta inguru berrien bilaketa. Zuzendaritzaren babespean dago ideia berriak, egitura aldaketak eta pertsonen arteko kolaborazioa bultzatu eta enpresa dinamizatzen lagundu eta enpresa lehiakorragoa egingo duten jarduerak sartu ahal izateko.

erakundea Eidola Artista Jazmin Vasco

Mahai multimedia multitouch-aren prototipoa eraikitzea, taberna, jatetxe, haurtzaindegi, zahar-egoitza, hotel, feria edota kongresuak bezalako aplikazio-eremu ezberdinetara egokitzeko gaitasunarekin.

erakundea TV3 Artista Diego Soroa

TV3-ko grafismo sailaren lan-prozesu eta metodologiaren berrikuspena sormen-dinamiken bidez, katearen aplikatutako irudi grafikoaren ikus-eraikuntzaren estrategien garapena lortzeko helburuarekin.