Disonancias

ES | EU | CA | EN

Oraintsuko ikerketak

DISONANCIAS 2008/09 Euskadi

Imagen

DISONANCIAS Euskadi 2008/09 edizioak zortzi ikerketa-proiektu biltzen ditu eta proiektu horiek  2008ko urria eta 2009ko uztaila bitartean garatuko dira. Bederatzi hilabetetako elkarlanean parte hartzen duten erakundeek definitutako kontzeptuan eta artistek aurkeztutako aurre-proiektuan oinarrituriko prototipoa, prozedura edo ideia garatuko da.

Garatutako proiektuen emaitzak ezagutu.

Parte hartzen duten erakunde motak

DISONANCIAS Euskadiren laugarren edizioan parte hartzen dute:

Lau enpresa. Lagun Aro Aseguruak zerbitzu-enpresa, Bultzaki (alanbre-konformatua) bezalako diseinu/produkzioko hiru enpresa, Ezarri (beira-mosaikoak) eta Proiek (hiri-altzariak eta arkitektura).

Administrazio publiko bat. Gasteizko Udala Sustapen Ekonomikoa / Planifikazio Estrategikoa eta Hirigintza sailetatik.

Bi unibertsitate. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa berrikuntza eta ekintzailetza sailetik eta Deustu Teknologikoa Fundazioa (S3Lab Laboratory for Smartess, Semantics and Security).

Komunikazio-talde publiko bat (Eitb).

Ikerketa eremuak

Hiri-dinamikekin lotutako ikerketak:

  • Dinamika sozial eta komertzialak hiri erdigunerako (Gasteizko Udala). Hiri-elkargunea (PROIEK). Kalean bertan dauden bulego-sarearentzat erabilera berriak ( LAGUN ARO ASEGURUAK).

Sormen-inguruneen garapenari lotutako ikerketak:

  • Sormen- eta ekintzailetza-inguruneak Unibertsitate bateko erabiltzaile ezberdinentzat (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa).

Teknologia edo materialen aplikazio/garapenarekin lotutako ikerketak:

  • Bistaratze-erreminta arrazoiketa artifizial paraleloko motor batentzat (S3Lab). Aplikazio berriak birziklatutako beira edo  beira-mosaikoarentzat (EZARRI). Aplikazio berriak alanbre-konformatua eta tutu metalikoarentzat (BULTZAKI).

EITBren kasuan (Euskal Irrati Telebista) sustapen euskarrianiztuna ikertzea eskatzen da (tb, irratia, web), ikerketa DISONANCIAS programaren hedapenari aplikatuz

Emaitzak ustiatzeko moduak

Parte hartzen duen enpresa eta erakunde bakoitzak emaitzak ustiatzeko aukera legaletako bat aukeratzen du. Emaitzak ustiatzeko hiru modu daude:

  • A Modua - Irabazi asmorik gabeko proiektuentzat egokia, copyleft-en oinarritutako eredua proposatzen duelako.
  • B, C, D Moduak - Merkataritza-proiektuentzat pentsatuak, artistarentzat ordainketa gehigarria proposatzen du ikerketako emaitzen ustiapen kasuetarako.

 Emaitzak ustiatzeko moduak

Ikerketak

erakundea S3Lab Artista Derivart

S3Lab-en, Inteligentzia Artifizial teknika matematikoen bitartez, taxutzen dabiltzan arrazonamendu artifizialdun motorrarentzako bistaratze tresnaren garapena.

erakundea Seguros Lagun Aro Artista Josep María Martin

Lagun Aro Aseguruak-ek duen hedapen komertzial sarerako negozio eta negozio eredu berriak ikertzean datza.

erakundea Proiek::Habitat Equipment Artista Martín Azúa

DISEINUAREN DEMOKRATIZATZEA: kanporako altzari publiko familia berria ateratzea, kalitate handikoa eta diseinukoa, aurrekontu guztietarako eskugarri.

erakundea Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Artista Platoniq

Epe labur eta ertainera ingeniaritza, irakaskuntza eta enpresa profesionalen gaitasun sortzailea, berritzailea eta ekintzailea garatzeko bideratutako ekintzak sustatzeko “ingurune” bat diseinatzea.

erakundea Ezarri Artista Guillermo Trujillano

Alanbre eta hodizko konformatuarentzako erabilera berriak aztertzea, pertsona eta inguruneekin elkar eraginerako aplikazioei lehentasuna emanaz, materia baino erabilera aztertzeko interes handiagoarekin.

erakundea Euskal Irrati Telebista (Eitb) Artista Pernan Goñi

EiTB taldeak dituen medio ezberdinen (telebista, irratia, webgunea, kalea) integrazioan oinarrituz, ikuspuntu sortzaile eta berritzailetik Eitb-ren promozio euskarri anitzaren kontzeptua ikertu.

erakundea Bultzaki Artista Curro Claret

Alanbre eta hodizko konformatuarentzako erabilera berriak aztertzea, pertsona eta inguruneekin elkar eraginerako aplikazioei lehentasuna emanaz, materia baino erabilera aztertzeko interes handiagoarekin.

erakundea Vitoria-Gasteizeko Udala Artista mmmm...

Inplikatutako agenteak partaide eginez, Gasteiz hiriko zentroan dinamizazio sozial eta komertzialerako modu berriak ikertu. Periferiako zentro komertzialen erabilera masiboari aurre egin nahi zaio. Horretarako, ikerlariek aztertuta ditugun erabilera eta jarrera ikerketak izango dituzte eskuragarri.